Nola aldatu garen. 25 urte bete ditu eraztun berdeak

Bidaia bat eraztun berde gasteiztarraren iragana, oraina eta etorkizunera.

Mende laurdena igaro da Vitoria-Gasteiz bere eraztun berdeari forma ematen hasi zenetik. 25 urte horietan hiriaren eraztun naturala obra-hondakinetatik dozenaka bazter natural berreskuratzera igaro da. Gaur egun, eraztun berdea osatzen duten 6 parkeak mundu mailako erreferentea dira, eta mota guztietako nazioarteko sariak jaso dituzte.

25. urteurrenena, Vital Fundazioak erakusketa bat eman dio gune berde berezi horren iragana, oraina eta etorkizunari. Vital Fundazioa Erakusketa Gunean egongo da, martxoaren 25era arte, ibilbide bisuala eraztun berdearen historiatik, ekosistema naturalaren birsortzeari esker eta Iñaki Andrés argazkilariaren formatu handiko  argazki aukeraketa baten eskutik. Inaugurazio ofiziala baino ordu batzuk lehenago kolatu egin gara, ibilbide bisual labur hau ekartzeko zuei. Erakusketan beratan ikusteko gonbidapena luzatu nahi dizugu.

  

‘Nola aldatu garen. 25 urte bete ditu eraztun berdeak’ erakusketa martxoaren 25era arte egongo da jendea urrean ikusgai, Vital Fundazioa Erakusketa Gunean (K/ Posta 13-15). Fundazioaren web-orrian duzu erakusketari eta ordutegiei buruzko informazioa.

Leihoaren argitalpenak jaso nahi badituzu eman ezazu izena gure newsletter zerrendan.