Harmonia zuri-beltzak
Ibilaldi bat Los Bragales bildumako obren aukeraketa batetik
Zuri-beltza koloreen gabeziaren emaitza dela diote batzuek, baina ez da egia. Egia esan, bi mutur kromatikoen aurrean gaude, osotasunarena eta ezerezarena. Kolore guztien batasuna, horiek ez egotearen aurrean.
Datozen asteetan Vital Fundazioa erakusketa-zentrora hurbiltzen bagara, ‘Harmonia zuri-beltzak’ erakusketaz gozatuko dugu, Los Bragales bildumako 43 lanez osatutako erakusketa. 70eko hamarkadan sortu zen eta Jaime Sordoren proiektu pertsonala da. Enpresaburu kantabriarrak bere funtsen ikuspegi bitxia du; izan ere, beste bildumagile batzuek ez bezala, Sordok uste du funts artistikoek publikoari irekita egon behar dutela. Esango genuke kultura babesteko proiektu orok baliagarria eta gizartearentzako eskuragarria izan beharko lukeela, eta Kantabriako bildumagileak argi du hori, hortaz, bere funtsak hau bezalako erakusketei eskaintzen dizkie.
Los Bragales Vitoria-Gasteizera datozen lehen aldia da. Erakusketatik oinez, Arabako hiriburua bisitatzeko ilusioa erakutsi digu Sordok. Gozatu egin du gu erakusketatik gidatuz, eta espazioak nahiz girotzeak liluratu egin dutela esan digu.
Zer dago erakusketa honen atzean? Artista nazionalen eta nazioartekoen aukeraketa bat, ospetsuetatik hasi eta figura sortu berrietaraino doana. Eskulturak aurrez aurre daude argazkiekin eta horiek pinturarekin nahasten dira. Eta oraindik bideoarterako tartea dago. Oreka perfektua, non ez dugun koloreen falta nabaritzen.
‘Harmonia zuri-beltzak ‘irailaren 13ra arte izango da ikusgai Vital Fundazioa erakusketa-zentroan.