GJH: Etorkizuna orainetik babesteko ekintzak

Zure ingurune naturalari begiratu bat egitera gonbidatzen zaitugu. Begiratu zelaiei, basoei, mendiei, zuhaitzei. Gogoan izan gure ekosisteman, gurekin, bizi diren animalia guztiak. Inguruan dugun bizitzaz hausnartu eta senti zaitez zorioneko halako mirari galaktiko batean bizitzeagatik. Gure planeta posizio perfektuan dago, eta horren ahalbidetu du bertan bizitza aurreratua izatea. Eguzkitik urruntxoago eta tenperaturek bizitza ezinezko egingo lukete. Urrutitxoago, eta gure Lur maitea planeta hotza izango litzateke, oso hotza bizitzarako, hau da, ezagutzen dugun bizitzarako. Perfekziotik gertu dagoen oreka planetarioan bizi gara.  

Lurreko atmosferaren azpian ere oreka perfektua bizi da, eta horrek sortu zuen gaur egun ezagutzen duguna: landareak, itsasoak, animaliak eta gizakiak. Milaka urtetan gure ekosistemarekin batera eboluzionatzen joan gara, kontsumo jasangarriari eutsita. Hala ere, oreka aspaldi hautsi zen. Gaur egun, gure gizarteak beste erritmo batean kontsumitzen du eta ingurumen-aztarna handiagoa du. Gaur egun gure espeziea arriskutsua da gure planetarentzat, baina baita beretzat ere. Gero eta baliabide energetiko eta elikagai gehiago behar ditugu. Gizateriak daraman erritmoak arriskuan jartzen ditu bere espezieak ez ezik, bere inguruko biodibertsitatea ere.

Klima-aldaketa

Ziur klima-aldaketari buruz hitz egiten entzun duzula, baina zertan datza? Horretarako, gure planetak duen berotegi-efektua ulertu behar dugu. Gure planetako atmosferak bizitzarako tenperatura aproposa ahalbidetzen du. Tenperatura hori desagertuko balitz, termometroak batez beste 18 gradu zero azpitik emango luke Lurrean. Geruza babesle hori gure osasunerako kaiola ere bihur daiteke. Itsas hondoak, oihanak eta basoak suntsitzeak eta berotegi-efektuko gasak gure planetako klima aldatzen ari dira. Horrek egoera tamalgarri batera garamatza. Laster erremediorik jartzen ez bada, gure ondorengoek glaziarren desagertzea ikusiko dute, lehorte handiagoak biziko dituzte eta itsasoak hiriak irentsiko dituela egiaztatuko dute. Milaka uharte betiko galduko dira. 

Baina klima-aldaketa haratago doa. Basoak eta itsas belardiak suntsitzen baditugu, animaliak ere akabatuko ditugu, handiak edo txikiak izan. Erleak eta tximeletak funtsezko intsektuak dira polinizaziorako, eta zuzenean eragiten die elikadura-laboreen % 75i. Horiek gabe, polinizazio artifiziala beharko genuke, lan konplexua eta produktu kutsatzaile gehiago beharko dituena, fabrikazio-prozesuan behintzat.

Ireki zure etxeko leihoa eta gure planeta maitearen aurkako ekintza kaltegarriak aurkituko dituzu. Automobilak, birziklatzen ez diren hondakinak, eta abar luze bat. Hori guztia aldatu egin behar dugu, gure seme-alabek planeta honetaz gozatzeko aukera izan dezaten. Adituek urteak daramatzate ohartarazten zeinen garrantzitsua den biodibertsitaterako kaltegarriak diren gure ohiturak geldiaraztea. Itzulerarik gabeko puntutik gertu gaude, eta laster jarduten ez badugu, ondorioak gero eta larriagoak izango dira.

2015eko irailaren 25a: GJHak sortu ziren

Nazio Batuek hamarkada luzeak daramatzate ingurumena babesteko lanean. 2000. urtean, NB osatzen duten192 herrialdeek Milurteko Helburuak deiturikoak adostu zituzten, eta 15 urte geroago Garapen Jasangarrirako Helburu bilakatu ziren (GJH). Jarduketarako 17 gako dira, berdintasunezko mundu bat sortzeko, bidezkoa pertsona guztiekin eta ingurumena errespetatzen duena. 

GJHen erdiek lotura zuzena dute planetaren zaintzarekin. Horrek gogoeta eragiten digu Lurraren oreka naturalak duen arriskuaz. Iparraldeko eta hegoaldeko, ekialdeko eta mendebaldeko bazter guztiei eragiten dieten arriskuak. Hemendik urrun dauden txokoak, Antartika kasu, baina baita inguruko lekuetan ere, gure lurralde historikoan adibidez. Araban ere eragina izango du klima-aldaketak, zerbait egiten ez badugu. Horrela sortu zen Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako 2030 Aliantza, Nazio Batuek ezarritako helburuak babesteko balioko duten ekintzak gauzatzeko erakundeak elkartzea helburu duena.

Ekintza txiki (asko) gaitz handi baterako

Arazo handi, erraldoi, baten aurrean gaudela pentsa dezakezu, eta, funtsean, ez zaizu arrazoirik falta. Zorionez, klima-aldaketaren eragin negatiboa murrizteko garaiz gaude oraindik. Nola? Ekintza txikien bitartez. Birziklatzea edo energia-kontsumo arduratsua dira jarduteko moduaren bi adibide on. Araba Etxe Berdeak Vital Fundazioaren heziketa-programa bat da, uraren edo energiaren kontsumoa murrizteko erabilgarria dena. Birziklatzearen eta ur tanta bakoitzaren balioa ulertzen irakasten du. Urtero, gure lurraldeko ehun bat etxek aldaketaren oinarriak jartzen dituzte, eta ia ahaleginik egin gabe, aurre egiten diote klima-aldaketari.

Adibide gehiago? ‘Herri bat, biodeibertsitatearen aldeko ekintza bat’ Vital Fundazioaren beste proiektu bat da, Arabako Foru Aldundiaren eta Murgiako Institutuaren lankidetzarekin gauzatzen dena. Aurten, 15. GJH (Lurreko bizitza) ardatz duten jarduketak egingo dira Arabako hainbat udalerritan. Horien bidez, gizartea bere ingurunearen zainketaz kontzientziatu nahi da, baina baita laster jarduten ez badugu etorriko zaigun etorkizun negatiboaren aurrean aktibatzeko ere. Esaterako, basoberritzea edo tximeletak bezalako espezie garrantzitsuak babestea sortu berri den proiektu honen adibide dira.

Gure esku dago

Baliteke orain baikorragoa izatea irtenbideei dagokienez. Ikusi duzu klima-aldaketari aurre egin diezaiokegula eta aurre egin behar diogula. Horrela baino ez dugu lortuko inguratzen gaituen biodibertsitatea mantentzea. Jasangarriagoa izateak, hobeak egiteaz gain, gizateriaren historian ere jarriko gaitu. Izan ere, gure aztarna murriztea lortzen badugu, liburuek jasoko dute planeta estutasunean jarri zuten pertsona berak gai izan zirela planeta zaintzeko eta errespetatzeko.

Azken hiru urteetan, Vital Fundazioan 15. GJHarekin inplikatu gara. 2019az geroztik, ingurumena babesteko ekintzak abiarazten ari gara. Aipatutako planei beste batzuk gehitu behar zaizkie, hala nola Plastikorik Ez eskola-lehiaketa, lurraldeko neska-mutilak material horien kontsumoa murrizteko ekintzak pentsatzera bultzatzen dituena. 2019an, Andre Maria Zuriaren azken jaiak bizi izan genituen Vitoria-Gasteizen, eta edalontzi berrerabilgarriak erabiltzeko ekintza bat burutu genuen. Ekimen horrek erabilera bakarreko plastikozko edalontzi kiloak nabarmen murriztea ekarri zuen.

Eta ezin ditugu Vital Zuhaitzak edo Arabako azoka eta merkatuak ahaztu. Urteak daramatzagu Arabako lehen sektorea indartzen, eta gaur egun, poltsa berrerabilgarriak edo biodegradagarriak eskaintzen ditugu karbono-aztarna murrizteko. Vitoria-Gasteizko Gabonetako azken azokak tokiko produktua sustatzeaz gain, Erronka Garbia zigilua duen ingurumenaren aldetik jasangarria den ekitaldiei ematen zaien ziurtagiria lortu zuen.

Mota guztietako jarduketak, neurri guztietakoak, jarrera aldatzeko. Azken hori da benetan garrantzitsua, aldaketaren beharraz ohartzea. Horri buruzko gogoeta egitera gonbidatzen zaitut, Garapen Jasangarriko Helburuak ezagutzera eta gure ingurunea eta planeta babesteko funtsezko abentura honetan gurekin izan zaitezela. 

Gurekin zatoz? 

Leihoaren argitalpenak jaso nahi badituzu eman ezazu izena gure newsletter zerrendan.