Elikagaien Arabako Bankuaren VI. Bilketa Kanpaina Handia
Guztioi gerta dakiguke.
Hori da Daniel Fernándezek, Elikagaien Arabako Bankuaren presidenteak (EAB), hitz egiten duenean transmititzen duen ondorioa. Hainbat kontu kontatu dizkigu, esate baterako, Langraiz Okako mutil baten kasua, bizikletaz iritsi zen bankuak Jundizen duen biltegira. Mutil horrek astebete zeraman jan barik, bere aita hil zelako eta berak ez zuelako batere baliabiderik eskura.
Hori da EABen sarri aurrez aurre duten hainbeste historiatako bat. 61 boluntario, gehienak erretiratuak, euren denbora, ahal duten heinean, behar dutenei laguntzeko ematen dutenak. “Prestakuntza egiten edo lana bilatzen ari diren bitartean jan dezaten laguntzeko dago Bankua”, azaldu digu Daniel Fernándezek.
Eta horrela da 1.200 familia inguruko 4.500 pertsonaren kasuan. Horiek guztiak Gasteizko Udaleko gizarte langileek gainbegiratuak, duela zenbait denbora. Langile horiek sarri baloratzen dituzte onuradun horiek, elikagaiak benetan behar dituztenek baino jaso ez ditzaten.
Baina, oraindik izkutatua dagoen pertsona kopuru esanguratsua dago, txarto pasatzen ari direnak eta Elikagaien Bankutik ez dakite pertsona horietara nola iritsi. Esate baterako, “lehen gizarte maila ertainean zeuden adineko pertsonak eta egun beharrezkoa denaren azpitik daudenak”, azaldu du Daniel Fernándezek.
EABek nahi duena honakoa da, egoera horretan dagoen norbait ezagutzen duten pertsonek Elikagaien Bankuari jakinarazi diezaiotela. Kasu horietarako, EABek larrialdietarako poltsa bat emango die denboraldi batean, gizarte langileenera bidali arte.
Horregatik, urtean zehar erabiliko dituzten elikagaien % 30 jasotzeaz gain, “VI. Bilketa Kanpaina Handiaren” bitartez duten beste helburu bat honakoa da, herritarrak kontzientziatu daitezela, gaur batzuei gertatzen ari zaiena, bihar edo etzi guri gerta dakigukeela. Eta, batez ere, pertsonak “mentalizatu daitezela, behar gaituen jendea dagoela”, zehaztu du Fernándezek.
Iritzi berekoa da Martín Fiz, atleta eta Elikagaien Bankuaren enbaxadorea: “Nik esaten du bizitzak buelta asko ematen dituela. Krisi ekonomikoak lehen arazorik ez zuten familia asko eraman ditu ezintasunera eta Elikagaien Bankura jo behar dute orain. Agian, orain zerbait duenak, urte batzuk barru ez du ezer izango”. Fizek gogorarazi duenez: “joatera ausartzen ez diren pertsona anonimoak daude, baina zer jan izateko behar dutenak”.
Alferrik xahutzearen aurka borrokatzea
FAO, Elikadurarako eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen arabera: “munduan alferrik xahutzen diren elikagaien bolumena 1600 milioi tonatan kalkulatzen da, lehen mailako produktutan”.
Gainera, FAOk adierazi duenez: “alferrik galdutako elikagaien portzentaje oso txikia baino ez da konpostatzen; gehienak zabortegietara doaz, eta hiri-hondakin solidoen ehuneko oso altua dira”.
Alferrik xahutzearen aurka borrokatzea eta dohaintzan eman diren elikagaiak ahalik eta gehien aprobetxatzea premiazko gabeziak dituzten pertsonen beharrizanei erantzuteko.
Horiek dira EABren printzipioetako bi, maila nazionalean dauden gainerako 55 Elikagaien bankuen kasuan bezala, euren estatutuetan jasota daudenak. Izan ere, horregatik dute izen hori: Elikagaiak Alferrik Xahutzearen Aurkako Elkartea, ‘Elikagaien Arabako Bankua’.
Aipatutako helburu horiek lortzeko, hiru frente ondo bereiztuetan egiten dute lan.
Horietako lehenengoa, Daniel Fernándezek dioenez, honetan datza: “saldu ezin diren arren jangarriak diren produktuak bota behar dituzten supermerkatuekin elkarlanean aritzea. Bilketa egutegia dugu astelehenetik ostiralera”. ‘Azken minutuko’ bilketa deitzen dena da. Fernándezek aitortu duenez: “gaur egun supermerkatuek izugarri laguntzen dute. Horietako batzuk bai behintzat”.
Horrela, elikagaien % 60 zaramara joatea ekiditen dute. Harago joateko asmoa dute eta Eusko Jaurlaritzarekin egiten dute lan % 80ra iristeko. Horretarako, supermerkatuen lankidetza behar dute eta erakunde horiek lana erraztu diezaietela eta datak koordina ditzatela, elikagaiak gal ez daitezen eta benetan jangarriak izan daitezen.
Bigarrenik, beste probintzia batzuetako Elikagaien Bankuekin harremanetan egoten dira eta trukeak egiten dituzte, elikagairik alferrik ez galtzeko.
Eta, azkenik, ekimenak egiten dituzten erakundeekin ere harremanetan daude. “Sobera dituzten eta zaramara botako lituzketen elikagaiak biltzen ditugu”, adierazi du Fernándezek.
Ilusioa kutsatzen duten boluntarioak
1.500 boluntario, eguneko hiru txandatan banatuak da EABk behar duena ‘VI. Bilketa Kanpaina Handia’ burutzeko. “Beti erabiltzen dugu aurreko urteetako boluntarioei buruz datu-basean duguna”, azaldu du Fernándezek.
Abuztutik antolatzen den lan bat da, logistikatik hasita, eta azaroaren azken egunetan bukatzen da, 32 koordinatzailek boluntarioei deitzeaz eta argibideak emateaz arduratzen direnean, EABren presidentetza arloko kidea den Jaime Bobadillak azaldu digunez.
Ilusioa, irribarreak, emozioa, kirioak dantzan, gauak lo egin barik… egiten ari direnagatiko poza da, ostirala den azaroaren 30eko goizean, gurekin hitz egiten ari diren boluntarioek helarazi digutena.
Ikusi bezain laster, Elikagaien bankuak behar dituen lehentasunezko produktuen zerrenda dakarren papera eman digute boluntarioek. Horrela egiten ari dira Arabako 80 saltokitan, azaroaren 30ean, ostirala, eta abenduaren 1ean, larunbata.
Elena, Azoka Plazako supermerkatua
Azoka Plazako BM supermerkatuan boluntario ari den Elenak kontatu digunez: “hasieratik erantzun dute oso ondo eta nabaritzen da. Denek laguntzen dute, baina, batez ere, jende apalak, herritar xumeek”.
Elenak baieztatu digu ‘elikagai bonuak’ ere erabiltzen ari direla, batez ere, “bakarrik datozen eta zer erosi ez dakiten adineko gizonen kasuan”.
Berak hiru urte daramatza elikagaien bilketan laguntzen, eta ahal duen bitartean etortzen jarraituko du. Mota horretako ekintzetan lagundu nahi du eta, orain lan egiten ez duenez, denbora luzeago eman diezaioke.
Montse eta Eusebio, Pio XII kaleko supermerkatua
Montse eta Eusebio, Pio XII kaleko Eroskin daude, eta emozionatuta kontatu digute gazteek ere euren laguntza txikia eman dutela. Montsek azaldu digunez: “oso kontzientziatuta dagoen gazte jendea dago eta umeei ere ilusio handia egiten diela paketea ekartzea. Oparia ekarriko balute bezala datoz eta begiradan nabaritzen zaie”.
Aurreko urtetan parte hartu duten boluntarioei Elikagaien Bankuko koordinatzaileek deitu diete, kanpaina hasi baino hiru bat aste lehenago. Euren txandan zein egunetan eta zein ordutan egongo diren adosten dute. Montsek esan digunaren arabera: “maila pertsonalean erakargarria da. lau ordu besterik ez dira”.
Eusebio, gainera, urtean zehar Elikagaien Bankuan laguntzen dutenetakoa da. kasu honetan, Angulema kalean dagoen komentuko mojek banatuko dituzten elikagaiak biltzen ditu. “Duela urte eta erdira arte astero egiten nuen, moja batek ere ez zuelako gida-baimenik. Orain, ama nagusiak badu gida-baimena; baina, egunen batean ezin badu, neu joan nadin deitzen dit”.
Amaitzeko, egokitutako postuan jendea etengabe elikagaik uzten ari den bitartean, Montsek diosku: “beharrizana hain hurbilekoa denean, hobeak egiten gara. Eta hau oso hurbilekoa da”.
Pilar eta Álvaro, San Prudentzio kaleko supermerkatua
Pilarrek eta Álvarok kontatu digutenez, hau euren laugarren urtea da bilketa handian laguntzen eta bigarren urtea elkarrekin San Prudentzio kaleko BM supermerkatuan. Álvaroren hitzetan: “erakundeak iristen ez diren lekura, kaleko jendea saiatzen da iristen”.
Olio asko, pixoihalak eta ‘elikagai bonuak’ dira gehien biltzen ari direna boluntario bi horiek. AEBko Jaime Bobadillak azaldu duenez: “behar dugunerako baliabide itzela da guretzat eta iraungitze-data arazoak ekiditen ditugu”. Elikagaien Bankuan ez dute bonuetako ditu hori ukitzen. Supermerkatuak esaten die zenbat euro diren eta urtean zehar, edozein unetan, erabil dezakete.
Eduardo, Alaba Jeneralaren kaleko supermerkatua
Alaba Jeneralaren kaleko BM supermerkatuan, bilketarako kutxa handietan produktuak ahalik eta ondoen antolatzen saiatzen ari da Eduardo. “Hemen ‘Tetrisera’ jokatzen ikasten da. Hau hirugarren kutxa da eta bakoitzean 1.000 kilo inguru sartzen dira”. Eduardok 6 urte daramatza bilketan laguntzan, horietako zenbait koordinatzaile lanetan.
Jakin badaki zein den mekanika, baina ezin dezake emozionatzea saihestu: “Nik gaur gauean ia ez dut lorik egingo. Hainbeste jendek laguntzen duela ikusteak gora ekartzen nau. Oso sentibera jartzen naiz. Esate baterako, neska batek erosketa-orga goraino beteta ekarri digu”. Gainera, Eduardok erantsi du: “oso polita da elkartasun efektua ikustea. Norbaitek ematen duenean, atzekoa ere animatzen baita”.
Vital Fundazioak eta Elikagaien Arabako Bankuak (EAB) duela urte luzeak dute lankidetza estua, gehien behar duten pertsonei laguntza ematera bideratutako giza laguntza hori herritarrei ezagutzera emateko helburuz. Izan ere, Josune Albizuk, Vital Fundazioaren zuzendariak, zera argitu du: “iaztik, nabarmen handitu dugu Elikagaien Bankuari egiten diogun ekarpena, nutrizio-balio handiko elikagaiak eros daitezen, hala nola arrautzak eta patatak, izan ere, hauskorrak eta pisu handikoak direlako ez dira elikagai horiek dohaintzan ematen eta bankuak berak adierazi zigun bereziki beharrezkoak direla”.