Partekatzeko eguna (ahaztezina)

Hiru egunetan, Vital Egunak gizarte izaera nabarmeneko hogeitik gora jarduera egin zituen. Hemen dago bihotzetik idatzi dugun laburpena.

2018ko maiatzaren 25, 26 eta 27 inoiz ahaztuko ez ditugun 3 egun izan ziren guretzat. Lehendabizikoz, gure fundazioak Vital Eguna ospatu zuen, eta Vitoria-Gasteiz adin eta gustu guztietarako kultura, musika eta kirol jarduerez bete nahi izan genuen ekimen horren bitartez. 9 lekutan egin ziren 20tik gora jarduera izan ziren, erronka txiki bat lehenengo edizio baterako. Vital Eguna erronka garrantzitsua izan zen fundaziorako, baina helburuak konpentsatu egin zituen antolaketarako eman genituen orduak eta orduak.

Egun haietako ‘ajeari’ agur esanda, ekitaldi horrek zer utzi zigun baloratzera jesarri ginen. Partaidetzari buruzko mota guzietako datuak balioetsi genituen, baina guztioi gertatzen zitzaigun gauza bera: garrantzitsuena helarazi zizkiguten edo gure begiez ikusi genituen erreakzioak izan ziren. Batzuk harrituta zeuden Izaroren kontzertura bildu zen jende oldea eta zegoen giro bikaina ikusita. Txaparroi galanta zekarren zeru lainotuaren pean, jendeak errezitalaz gozatu zuen eta abesti guztiak kantatu eta dantzatu ziren. Neska-mutilez beteta zeuden aurreko lerroek hunkitu egin gintuzten. Musika jardunaldi horri jar zekiokeen ‘baina’ bakarra euriarena izan zen, azkenean euria egin baitzuen Ze Esatek! taldeak agertokian bere onena ematen ari zenean. Hala ere, euri minutu gutxi haiek ez zuten geldiarazi ez musika, ez publikoaren mugimendua.

Gaueko Martxa Solidariora ere etorri zen euria, baina kasu horretan ere ez zuen saihestu egin zedila. Zer esan diezazuekegu jarduera hari buruz? Martxa eguna baino egun batzuk lehenago bagenuen ‘lekurik ez’ txartela eskegita. Hodei beltzak egon arren, Cervantes ibilbidea beterik zegoen eta ehunka lagun irten ziren martxara. Jende ugari hurbildu zitzaigun gau hartan bertan zoriontzeko, eta hurrengo egunetan gauza bera gertatu zen sare sozialetan. Gaur egun, oraindik ere harrituta gaude helburu solidarioa zuen martxa hark izan zuen harrera ikaragarriaz. Izan ere, martxa garrantzitsua izan zen Mendi Solidarioak ekimena gehiago ikusarazteko, hau da, mendia eskuragarriagoa izan dadin egunero lanean diharduen elkartea.

Egun oso interesgarria hasi da

Larunbat goiza iritsi zen eta horrekin batera Vital Berritzailea, ia-ia gure eguneroko jarduna definitzen duen hitzaldi eta tailer topaketa. Ez dugu sekula ahaztuko Teresa Perales-en hitzaldia, bertan izan ginen pertsona guztien arimara iritsi zen hobetze eta baikortasun ikasgaia. 19 urte zituela, Teresak ez zekien igeri egiten. Gaur egun, 26 domina irabazi dituen atleta paralinpikoa da, eta hobekuntza pertsonalaren eredu bikaina.

Tailerra ere ezin ahaztu. Julian Iantzik bereganatu egin gintuen bere hurbiltasunaz eta sinpatiaz, Valentí Acconcia-k Crowdfunding-aren ahalmena deskubritu zigun, eta Onofre Vicentek eta Cayetana Arri-k Visual Thinking ezagutarazi ziguten bertaratutako askori. Eta zer esan Ormandetxa Elkarteari buruz. Lurraldeari balioa nola eman ikasgai baliotsuaz itzuli ziren etxera tailerrean parte hartu zuten guztiak. Luis Ángelek, parte hartu zuen batek, eskerrak eman zizkion antolakuntzari: “Nire herrian Antezanakoaren antzeko proiektu batean ari gara lanean. Gaur erakutsi digutenaz gain, Ormandetxako jendeak bisitan joatera gonbidatu gaitu, lanean jarraitu dezagun. Saio benetan baliagarria izan da”.

Nagusiak Vital Berritzaileaz gozatzen ari ziren bitartean, txikienek primeran pasa zuten joko birtualaren gunean. 200etik gora neska-mutilek primeran pasa zuten mota guztietako heziketa eta aisialdi jokoetan. Joatean zeramatzaten irribarreek, gurasoei ematen zizkieten azalpenek eta batek baino ez zuela alde egin nahi, horrek guztiak egiaztatu zigun idea ona izan zela haurren aisialdia sustatzeko jarduera antolatzea.

Charla de TEresa Perales en Vitoria
Teresa Perales Vital Berritzailera bertaratu zirenei hitz egiten

Ekitaldian ezin zen Sancho el Sabio Fundazioa falta. Ez dago euskal kulturaren alde egiten ari den lan izugarria ordainduko duen saririk. Fundazioaren egoitzan antolatu ziren jardueretara hurbildu zirenek kristalezko kubo horren barruan zer izkutatzen den deskubritu ahal izan zuten. Bisita gidatu bat nahikoa da bere fondoek duela zenbait mendetatik euskal gizartea ulertzeko duten garrantzia ulertzeko.

Bagenekien eguraldiak lagunduz gero, Maskota Gunea arrakastatsua izango zela, baina gure aurreikuspen guztiak motz geratu ziren. Eguraldiak, lagundu egin zuen eta Foruen plaza maskotekin zetorren jendez bete zen. Dozenaka gasteiztar hurbildu ziren euren txakurrekin batera, maskotaren figurari, familiako beste kide bat den aldetik, duintasuna ematea helburu zuen hitzordura. APASOS elkartearen lankidetza izan genuen, sortu zenetik milaka animaliari etxea bilatu dien erakundea. Eta ezin albo batera utzi ONCE Euskadi. Euren gida-txakurrak animalia zoragarri horiek ematen diguten guztiaren beste adibide bat baitira. Beste hainbeste esan genezake Ertzaintzaren txakur-taldeaz. Ohore handia izan zen zerbitzu bikaina ematen duten txakur horiek hurbiletik ikusi ahal izatea. Arazo bakarra euria izan zen, txaparroi bat bota zuen eta. Hala ere, ekaitz horrek ez zuen ekitaldiari buruzko iritzia aldarazi, izan ere, arrakasta handia izan zen asistentziari gagokionez, baita helburuei dagokienez ere.

Ekaitzaren ostean, beti dator barealdia

Larunbateko arratsaldeak ekitaldi berezia ekarri zigun. Duela hilabete batzuetatik hona, emakumezkoen kirola Araban sustatzeko proiektua du martxan Vital Fundazioak. Horregatik, ‘Bai, nahi dut’ larunbat arratsaldeko jardunaldiak zerbait berezia zuen. Arratsaldeko ordu bietan, benetan kezkarazi gintuen euri zaparrada oparitu zigun Vitoria-Gasteizko zeruak. Baina, ekaitzaren ostean, beti dator barealdia, eta horrekin batera, eguzkia eta eguraldi ona. Andre Maria Zuriaren plaza eta bere inguruak 17tik gora kirol desberdinez bete ziren. Milaka neskek ahaldundu zuten hainbeste une, eta hain onak ematen dizkigun emakumezkoen kirola.

Pastelaren ginda falta zen. Arratsaldeko zortzi eta erdietan Floridako kioskora hurbildu ginen, Big Band Berri-ren eskutik ondo pasatzera. Abesti batzuk entzun ondoren, hiriko alkatea eta gure presidentea kioskora igo ziren. Hiriari opari bat egin nahi genion, gure Vitoria-Gasteiz maitean luzaroan geratuko zen zerbait. Maiatzaren 26 hartatik, Floridako kioskoak argiztatze ederra du, jasangarriagoa, LED teknologiari esker. Ekitaldi hark, hiriari egindako opari hark, urrezko amaiera eman zion, zalantza barik, gure fundazioaren historian egun ederrenetako bat izan zenari.

Baina Vital Eguna oraindik ez zen amaitu. 72 ordu izan zituen egun hark aurrera egin zuen igandean Estadio Fundazioan. Ate irekien jardunaldiari esker, hurbildu ziren guztiek Estadioaren instalazio bikainak ezagutu zituzten, Arabako kirol kulturako erreferente garrantzitsuenetako bat baita. Dozenaka jarduerak egin ziren eta giro ona izan zen nagusi, ia udatiarra zen eguzki pean. Zalantza barik, guztiok amestutako amaiera.

Zerbait ahaztezina

3 egun horietatik, jaso genituen erantzun guztiekin geratuko gara. Asko izan ziren eta ia gehienak antolatutako jarduera kopuruagatik eta horien kalitateagatik eskarrak emateko izan ziren. Administrazio publikoetako eta elkarteetako ordezkarietatik hasi eta pertsona anonimo askok ere eskertu ziguten gizarte izaerako jarduerez bete izana Vitoria-Gasteiz. Baina, geure buruari egiten diogun galdera honako hau da: Zin izan zen Vital Egunaren ordainsaria? Eta erantzuna oso erraza da: Pertsonak. Milaka arabarrek hartu zuten parte, 72 orduz, berdintasunarekin, kulturarekin edo gizarte-ehunarekin zerikusia duten jardueretan.

Vital Eguna esperientzia sutsua izan zen, eta esperientzia amaitezinak partekatu genituen Arabako gizartearekin. Duela urte luzeak gizarte arabarrarekin dugun lotura sendotu genuen eta beste urte askotan ere horrela egin nahi genuke. Horrela izan dadin dihardugu lanean.

www.vitaleguna.eus webgunean ekitaldiaren argazki erreportaje ofiziala aurkitu dezakezu.

Leihoaren argitalpenak jaso nahi badituzu eman ezazu izena gure newsletter zerrendan.