Pertsonak: Euskal Zinemaren 34. Astea

Euskal Zinemaren 34. Astea arrakasta itzela izan da. 6 egunetan, Vital Fundazioa Aretoa adin guztietako pertsonez bete zen, gure lurraldeko zinema onenaz gozatzeko helburu bakarraz.

Osteguneko emanaldira hurbildu ginen, ziur aski arrakastatsuena eta ikusmin handiena sortu zuena. Zenbait iritzi jaso genituen ‘Handia’ filmaren emanaldia baino lehen.

Ez da Euskal Zinemaren Astera natorren lehenengo aldia. Gogoko dut gure inguruko zinemaz gozatzeko aukera izatea.

Juan Carlos

Mikel: Euskal Zinemaren Astearen kartel bat ikusia nuen Letretako Fakultatean, argazkia egin nion eta nire lagunei bidali nien.

Ana: Bai, neuk ere egunkarian ikusi nuen iragarkia.

Mikel: Gainera, plan merkea da. Eta harritu egin gintuen film laburrak hain onak zirela ikustean.

Mikel, Ana, Jorge eta Amaia

Edurne: Euskal Zinemaren Astera gatozen lehendabiziko aldia da. Mendi Tourrera, ostera, sarri joaten gara, mendi-zinema da eta oso gogoko dugu.

…ea, nik oso gogoko dut zinema, hala ere ekitaldi hauek beti eskapatzen zaizkit, baina, zorionez, Kontxi nire lagunak gogorarazi zidan ekitaldi hau, duela egun batzuk, Whatsappez, eta horrela, ez dut galduko.

Kontxi eta Edurne

Internetez ikusi nuen zein film luze eta labur emango ziren. ‘Handia’ emango zutela ikusi nuen eta hain arrakastatsua izan denez, etortzera animatu naiz. Ziur naiz mereziko duela etorri izanak.

Aitor

Sarri etortzen naiz Euskal Zinemaren Astera. Urtero begiratzen dut programazioa eta oraindik ikusi gabe ditudan filmetara etortzen naiz. Zinema oro har dut gogoko, eta euskal zinema bereziki.

Maribel

Sarri etortzen naiz, urtero etortzen naiz, baina ez film guztietara, deigarrien egiten zaizkidanetara baino ez. Eta aurten ‘Handia’ izan da gehien interesatu zaidana.

Juan

Egia esan, Euskal Zinemaren Astera natorren lehendabiziko aldia da. Ezagutu, ezagutzen nuen, baina orain arte ez dut etortzean pentsatu.

Themis eta Leticia

Gaur Vital Fundazioa aretoa bezalako beste areto bat izango bagenu, seguraski bete egingo genuke. Urtez urte ziklo honen gaineko interesa gorantz doala ikusten ari gara. Harro gaude horretaz.

Txus Ruano (Euskal Zinemaren Astearen koordinatzailea)

‘Handia’ bezalako proiektu bati esker, hobeto ezagutu dut zinemaren mundua.

Esperientzia oso polita izan da, baina erantzukizunaren pisua ere nabaritu dute nire bizkar gainean.

Filmaren emanaldi batera joaten naizenean presio nahiko handia nabaritzen dut. Publikoak edozein xehetasun txiki antzeman dezakeela sentitzen dut. Emanaldi osoa ematen duzu kezkatuta. Ohore handia da, baina presioa eragiten dizun egoera ere bai, nire kasuan behintzat.

Joseba Usabiaga, Martín Eleizegi ‘Handia’ filmean

Leihoaren argitalpenak jaso nahi badituzu eman ezazu izena gure newsletter zerrendan.