Erritmo handiko uda

Urtero bezala, eta dagoeneko 20 dira, Vital Araban zehar ekimenak musikaz, antzerkiz eta kultura ugariz betetzen du lurraldea. Hemen programara ezagutzeko hurbilketa bat.

Carlos Gardelen tango batek dioenez, “20 urte ez da ezer”, baina nik ez dut iritzi bera. Gaur dagokigun kasuan, hamarkada bi kantuz, emanaldiz eta proiekzio zinematografikoz osatutako bizitza oso bat dira. 2005eko udan jaio zen Vital Fundazioaren Vital Araban zehar programa. Arabako herriei mota guztietako kultura-jarduerak eskaintzea du helburu, herriaren neurria edo biztanle kopurua edozein dela ere.

Rock taldeak abesbatzekin, magoekin eta antzerkiko aktoreekin batera aurki ditzakegu, besteak beste. Arabako edozein txokotara iristen diren ehun bat jarduera kulturalez ari gara. Gaur kontatuko dizuegun historiaren protagonista Apellido Adverbio izeneko taldea da. Gasteizen sortuak, 5 lagun horiek gaur egungo eta ez hain gaur egungo abestien bertsioez eratutako ikuskizuna eskaintzen dute, eta ziurtatuta dagoen gauza bakarra da ikusleak zoriontsu itzuliko direla etxera.

Talde horrek hainbat urte daramatza Vital Araban zehar programan. Edizio honetan, lehenengo geldialdia Uribarri-Jauregin egin zuten, Arabako Lautadaren bihotzean. 80 biztanle baino ez dituen kontzeju horrek uztailaren erdialdean ospatu zituen herriko jaiak, eta Vital Araban zehar programari esker, administrazio batzarrak antolatutako ekitaldien agenda zabaldu egin zuten.

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio omen du; hortaz, oraingoan, ez dugu kronika idazten jarraituko. Bidaia musikal honetan, gure lurraldeko herri xarmagarri batera lagun gaitzazuen gonbidatzen zaituztegu.

Leihoaren argitalpenak jaso nahi badituzu eman ezazu izena gure newsletter zerrendan.