Artea baino gehiago da artea

Inoiz galdetu diozu zeure buruari zein den artearen helburua? Emozioak islatzeko eta sortzeko plataforma bat da? Balio handiko objektuak sortzeko modu bat da? Hori al da gizateriak istorioa kontatzeko duen modua? Baieztapen horiek guztiak egiazkoak izan litezke. Benetan, arteak ez du xede edo helburu zehatzik. Artista bakoitzak mota guztietako erreakzioak sor ditzakeen eta hainbat helburu izan ditzakeen adierazpide izan dadin erabiltzen du kanal hori. 

Arteak zenbait ikono sortu ditu, hala nola Mona Lisa edo Van Goghen Ekiloreak. Ahanzturan galdu beharko ez liratekeen istorioak kontatzeko ere baliagarria izan da artea, eta horretarako ez dago Picassoren Gernika baino adibide hoberik. Artea baino askoz gehiago da artea, eta gaur erakutsiko dugu.

Duela egun batzuetatik hona, Vital Fundazioa erakusketa-zentroan testu honek duen izenburu bereko erakusketa bat dago. Horren atzean 27 artistaren lanak daude, eta eskaintza onena egiten duenari salduko zaizkio. Enkante asko daude, baina Vital Fundazioaren hori berezia da. Artelan horien onurak Arabako 9 elkarterentzat izango dira. Arteak gizarte-bazterkeriari, gaixotasunari eta desgaitasunari aurre egiten lagunduko du.

Zein elkarte dira? Gure lurraldean oso sustraituta dauden erakunde ezagunak dira, Berakah, Gasteizko Elizbarrutiko Caritas, Elikagaien Arabako Bankua, ASAFES, ASASAM, APDEMA, Autismo Araba, ATECE eta Afaraba. Arabako elkarte-sarea gure ongizaterako oso lagungarria dela erakusten duten 9 adibide. Haien eguneroko lana funtsezkoa da gurekin bizi diren milaka pertsonarentzat.

Horrenbestez, Leihoatik enkantean parte hartzeko gonbidapena helarazi nahi dizugu. Ahal baduzu, arteaz haratago doan artea oparitu dezakezu Gabonetan. Enkante honetan guztiok irabazten baitugu. 

Vital Fundazioaren lehenengo Enkante Solidarioa 2023ko urtarrilaren 8ra arte dago aktibatuta. Aurrez aurre egin dezakezu eskaintza Vital Fundazioa erakusketa-zentroan edo https://subasta.fundacionvital.eus/ webgunearen bidez.

Leihoaren argitalpenak jaso nahi badituzu eman ezazu izena gure newsletter zerrendan.